1994. urtean jaio ginenok orain DBH 4. mailan gaude eta aurten ikasketa bidaia egiteko unea heldu zaigu. Hemen prestaketarako berriak eta gorabeherak idatziko ditugu.

2009/12/30

Gabon kantak


Joan den abenduaren 24an gabon kantak abesten ibili ginen Bilbon zehar. Euskal Herriko antzinako ohitura da OLES egitea, hau da, besteentzat abestea dirua edo oparitxo baten truke. Gure asmoa ikasketa bidaiarako dirua biltzea izan zen eta diru dexente jaso genuen, diruzainak esan digunez, 400 eurotik gora. Gure taldean kantariak eta trikitilariak ditugu baina laguntzaileak ere izan genituen, eta seigarren mailako hiru panderojole eta DBH 3ko trikitilari bat etorri ziren. Eskerrik asko eurei ere!



El pasado 24 de diciembre salimos a cantar villancicos
por las calles de Bilbao.
Siguiendo la tradición euskaldun de ofrecer canciones a cambio de propinas o detalles (oles egin), nos animamos a salir con el fin de recoger dinero para el viaje de estudios (unos 400 euros). A parte del numeroso grupo de nuestro curso, con muchas voces y cuatro trikitilaris, contamos con la ayuda de un trikitilari de 3DBH y tres panderojoles de 6º de primaria. Eskerrik asko!

2009/12/22

Zozketaren irabazlea

Abenduaren 22an zozketatutako loteriaren sariaren amaiera 294 izan da. Zorionak irabazleari eta bere saltzaileari. On egin!
El número premiado en la loteria del 22 de diciembre ha terminado en 294. Zorionak a los ganadores de la cesta.

2009/12/03

SALOU. EGITARAUA



Apirilaren 5ean.- Arratsaldeko seietan irtengo gara Salourantz. Hotelera heldu eta gelen banaketa egingo dugu.

Apirilaren 6an.- Goizean Kart zirkuitua. Arratsaldez, pain-ball. Afaria eta gaueko irteera.

Apirilaren 7an.- Gosaria. Goizez, Bartzelonara joango gara: auzo gotikoa, txokolatearen museoa ikusi. Zoologikoan bazkalduko dugu eta arratsaldea ere bertan emango dugu. Itzuleran, afaria eta gaueko irteera.

Apirilaren 8an.- Goizez, Esplugaseko kobak ikusiko ditugu. Arratsaldez, zaldiketa Espluga de Francolin. Afaria eta gaueko irteera.

Apirilaren 9an.- Gosaria, Portaventurarako irteera, egun osokoa. Afaria eta gaueko irteera.

Apirilaren 10ean.- Gosaria. Goizez, Salouko erdigunea ikusiko dugu. arratsaldez, hondartza. afaria eta gaueko irteera.

Apirilaren 11n.- Gosaria eta etxerantz irtengo gara.


5 de abril.- Salida hacia Salou a las 5 de la tarde. Llegada al hotel y reparto de habitaciones.

6 de abril.- Circuito de Karts por la mañana. Por la tarde, Paint- ball. Cena y salida nocturna.

7 de Abril.- Desayuno. Excursión a Barcelona. Visitaremos el Barrio Gótico, el Museo del chocolate. Visita al Zoológico, donde comeremos y pasaremos la tarde. Cena en el hotel y salida nocturna.

8 de abril.- Por la mañana, visitaremos las cuevas de Esplugas. Por la tarde, montaremos a caballo en Espluga de Francolin. Cena y salida nocturna

9 de abril.- Desayuno, excursión a Portaventura. Cena y salida nocturna.

10 de abril.
- Desayuno. Por la mañana visita al centro de Salou. Por la tarde a la playa. Cena y salida nocturna.

11 de abril.- Desayuno y regreso a Bilbao.

Gabonetako otzara



Gabonetako otzararen zozketa salmentan jaso den dirua, BBKko ondorengo kontuan sartu behar duzue:
2095-0113-10-91-1012027-4

Kontua guraso hauen izenean dago: Ana Fernandez, Ernesto Igartua eta Belen Mentxaka.
Sarrera egiten duzuenean, ikaslearen izen abizenak eta zozketa hitza jarri. Azken eguna abenduaren 15a da

Tolosako teilak


Salmenta bidez jasotako dirua BBKko ondorengo kontuan sartu behar da: 2095-0113-10-91-1012027-4
Kontua Ernesto Igartua, Ana Fernandez edo Belen Mentxakaren izenean dago.
Diru sarrera egitean, dirua sartzen duen ikaslearen izen abizenak eta TEILAK hitza agertu behar dira. Azken eguna urtarrilaren 8a izango da.