Hel
du zen Kalakara joateko eguna eta primeran pasatu genuela esan behar dugu. Hauxe da egunaren kronika: Iluntzeko zortziak laurden gutxitan irten ginen Deustutik eta Miramongo estudioetara heldu ginenean, hantxe genuen zain otarteko, edari, patata eta olibaz betetako mahai bat. Jaten genuen bitartean, jorratuko ziren gaiak zeintzuk izango ziren azaldu ziguten eta horretaz gain, ohar batzuk ere eman zizkiguten. Horren ostean, hantxe gelditu ginen askaltzen (edo afaltzen) eta ordu erdi inguru izan genuen berokiak gorde, jan eta komunera joateko.
Hamarrak laurden gutxitan gure bila etorri eta platoan sartu ginen. Ikusleen aulkietan jarri ginen eta gure ostean gonbidatuak sartu ziren. Azkenik, Xabier Euzkitze bera ere.

Gai nagusia hauxe izan zen: Datorren ikasturtean Hezkuntza Sailak ezarri nahi duen eredu hirueleduna euskararentzat kaltegarria izango ote den.
Gai honi buruzko bideo labur bat jarri zuten eta, hara non agertzen den Deustuko Botika zaharreko institutua, eta hori gutxi balitz Deustuko ikastolako ikasle ohiak!
Han entzundakoak lagungarriak izango ahal zaizkigu datorren urteko bidea erabakitzeko!
Bestetik, bolo-bolo gai laburretan, txat mota berezi baten berri eman ziguten. Aipatu behar da Nerea Zuloagak bere iritzia eman zuela, hantxe zuzenean, kameren aurrean eta oso ondo gainera!
Saioaren amaieran argazki batzuk atera genituen Xabier Euzkitze eta Iñigo Agirrerekin eta agindutako dirutxoak ere jaso genituen.
Lierni Arrizabalaga falta izan zitzaigun argazkian, lastima. Zelako zapatak ekarri zituen! izugarri politak hantxe zeuden ikasle batzuen iritziz!.

Azkenik, gaueko hamabiak eta laurdenetan, Iñigo Ojangureni "zorionak zuri" abestu ondoren, Deusturako bidea hartu genuen. Bertora heldu ginenerako, ordu bata eta erdiak inguru ziren. Nekatuta heldu ginen, baina esperientziak merezi izan zuen, benetan!
Guk ezin izan genuen saioa telebistan ikusi, zuzenean ematen delako, orain zuen txanda da zein ondo atera ginen kontatzeko!!!
Ayer por fin llegó el día de Kalaka. Aquí teneis la crónica de la jornada:
El autobús nos recogió a las ocho menos cuarto en Deusto y llegamos sobre la nueve a Miramón. Después de pasar el control de DNI entramos en los estudios, donde teniamos preparada una merienda con bocadillos, refrescos y algo de picoteo.
Mientras merendábamos, nos dieron algunas instrucciones y nos presentaron los temas del debate, por si hubiera alguien se animaba a hablar. A las diez menos cuarto entramos en el plató, seguido entraron los invitados al debate y por último Xabier Euzkitze.
El tema de debate era el siguiente: ¿Perjudicara al euskera el nuevo modelo trilingüe que el Departamento de Educación va ha poner en marcha a partir del curso 2010-11?
Esta cuestión tocaba de cerca a algunos de los que allí estaban, ya que en estos momentos se están planteando es opción para el curso que viene. Fué muy curioso el hecho de que que en uno de los videos que vimos durante el programa y que se recogían opiniones sobre el Bachillerato trilingüe, apareciera opinando una ex-alumna de la ikastola.
Además del tema principal se hablo de un nuevo sistema de chateo con imágenes, tema sobre el que Nerea Zuloaga opinó en publico, ante las cámaras y con mucho sentido común.
Cuando acabó el programa nos sacamos unas fotos con Xabier Euzkitze e Iñigo Agirre.
También nos entregarosn el prometido sobre. Sobre las doce, después de cantarle Zorionak zuri a Iñigo Ojanguren, subimos al autobús y llegamos a Deusto sobre la una y media.
El programa es en directo, así que no lo pudimos ver en la tele, pero...!Ya nos contareis que tal salimos!