1994. urtean jaio ginenok orain DBH 4. mailan gaude eta aurten ikasketa bidaia egiteko unea heldu zaigu. Hemen prestaketarako berriak eta gorabeherak idatziko ditugu.

2010/04/28

GURE NESKA-MUTILAK AGURTZEKO AFARIA

Gure seme-alabak badoaz ikastolatik. Horrek poza eta tristura eragingo die ekaina iristen den neurrian; poza, aurrera doazelako bakoitzak aukeratu duen bidetik; tristura, berriz, 13 urtez pozik ibili direlako berton beste inon aurkituko ez luketen giro apartan.

Agurraren unea gozoagoa izan dadin eta beti-betiko gogoan izan dezaten laguntzeko prest gaudenez AGUR AFARI ederra antolatu dugu maiatzaren 28an, ikastolan. Hona hemen horren inguruko zehaztasunak:

TOKIA: Deustuko Ikastolako jantokian
EGUNA: Maiatzaren 28an
ORDUA: Iluntzeko 20:45ean
MENUA
Otarrainskak
Kabrarroka-budina saltsa arrosarekin
Patea
Solomoa pikillo piperrekin
Tarta eta izozkia
Edari freskagarriak, ura eta ardo beltza.
Kafea.


Menu eta salneurri bakarra izango da denentzat; helduentzat, zein umeentzat: 18 euro.

CENA DE DESPEDIDA DE 4DBH

La cena se celebrará el 28 de mayo en el comedor de la Ikastola, a las 20:45. El menu será el siguiente:

MENU
Langostinos
Puding de cabracho
Paté
Lomo con pimientos del piquillo
Tarta con helado
Refrescos, agua y vino tinto.
Café

El precio es único, 18 euros, tanto niños/as como adultos.

2010/04/11

Kaixo guztioi!
Gaur datoz Saloutik gure seme-alabak eta irrikitan gaudenez beraien bila joaten esango dizuegu gutxi gora beherako ailegatzeko ordua: arratsaldeko 5tak inguru egongo dira Zorrozaurreko aparkalekuan. Beraz... gero arte!


Como os comentamos, mediante el blog os comunicamos la hora aproximada de llegada de Salou. Será sobre las cinco de la tarde, así que... hasta luego y a ver qué nos cuentan.

2010/04/06

Salourako irteera -Salida hacia Salou


Dagoeneko gure seme-alabak Salouko askatasuna gozatzen ibiliko dira. Primeran igaro dezatela agindu diegu eta horrela izatea espero dugu, euren lehen ikasketa bidaiak ahaztezina izan behar du eta.
Agurtzeko orduan bildu ginen gurasook eta neba-arrebek zorion giro galanta dastatu ahal izan genuen bertan.

Guraso erreportariak kamara eskuan, gure Bloga elikatzeko prest nonahi agertzen direnez, hemen ditugu, Mikeli esker, irteera orduko irudi batzuk; begira zelako zorion aurpegiak ikus zitezkeen gaztetxoen artean!!!


Ya ha llegado la hora y nuestros hijos/as ya están disfrutando de la libertad de Salou. Los padres, madres, hermanos y hermanas que estuvimos despidiendo al autobús pudimos ver las caras de felicidad que allí se veían.

Aquí teneís unas fotos del momento histórico, gracias a la cámara Mikel.
Ahora solo queda esperar que se lo pasen muy, muy bien y que les quede un recuerdo inolvidable de su primer viaje de estudios.

Agur eta datorren igandera arte!!!

2010/04/05

AMEN AFARIA-CENA DE MADRES (II)

Arratsalde on ama guzti hoiei!
Seme alaba barik gelditu gara aste honetan, Salou-n daudela eta primeran pasatzea espero dugu. Beraiengatik gara lagunak eta adiskidetasun hori ospatzeko ere gure afaria prestatu dugu. Anima zaitezte eta zuen izena jarri "comentarios"-en. Ezbadakizue zuen lagunek zer egingo duten batzuen izenak apuntatuko ditugu:
1. Michelle
. Nuria
. Idoia S.
. Meritxel
. Marisa
6. Izaskun
. Belén
. Ana C.
. Lourdes
. Bego E.
. Marta
. Margari
13. Sofía
. Maritere
. Esther del.
. Esther M.
. Sorkunde
. Argiñe
. Mª Jose
20. Fede
. Ana Mig.
. Arantza
. Idoia V.
. Ana B.
. Isa
. Mª Carmen
27. Mª Carmen
. MªJose Mint.
. Miren Yald.
. Isabel R.
. Jone B.
. Garbiñe
33. Bea

Gehiago gara eta beste baten apuntatuko ditut falta direnen izenak. Nahiz eta batzuk errepikatutak egon pertsonak ez dira berdinak, e?
Zuen zain gelditzen gara.