1994. urtean jaio ginenok orain DBH 4. mailan gaude eta aurten ikasketa bidaia egiteko unea heldu zaigu. Hemen prestaketarako berriak eta gorabeherak idatziko ditugu.

2010/04/28

GURE NESKA-MUTILAK AGURTZEKO AFARIA

Gure seme-alabak badoaz ikastolatik. Horrek poza eta tristura eragingo die ekaina iristen den neurrian; poza, aurrera doazelako bakoitzak aukeratu duen bidetik; tristura, berriz, 13 urtez pozik ibili direlako berton beste inon aurkituko ez luketen giro apartan.

Agurraren unea gozoagoa izan dadin eta beti-betiko gogoan izan dezaten laguntzeko prest gaudenez AGUR AFARI ederra antolatu dugu maiatzaren 28an, ikastolan. Hona hemen horren inguruko zehaztasunak:

TOKIA: Deustuko Ikastolako jantokian
EGUNA: Maiatzaren 28an
ORDUA: Iluntzeko 20:45ean
MENUA
Otarrainskak
Kabrarroka-budina saltsa arrosarekin
Patea
Solomoa pikillo piperrekin
Tarta eta izozkia
Edari freskagarriak, ura eta ardo beltza.
Kafea.


Menu eta salneurri bakarra izango da denentzat; helduentzat, zein umeentzat: 18 euro.

CENA DE DESPEDIDA DE 4DBH

La cena se celebrará el 28 de mayo en el comedor de la Ikastola, a las 20:45. El menu será el siguiente:

MENU
Langostinos
Puding de cabracho
Paté
Lomo con pimientos del piquillo
Tarta con helado
Refrescos, agua y vino tinto.
Café

El precio es único, 18 euros, tanto niños/as como adultos.

No hay comentarios:

Publicar un comentario