
Laster bukatuko dituzue zuen ikasketak Ikastolan. Batzuek gogo handiz espero duzue momentu hori, baina seguru nago batzuek ere pena apur bat sentituko duzuela Ikastolari agur esateko unean.
Logikoa da, pentsa ezazue 13 urte egin dituzuela hemen. Denbora luze honetan momentu onak eta txarrak, poztasunak eta tristurak, lehenengo amodioak eta etsipenak... bizi izan dituzuela.
Baina ibilbidea ez da hemen bukatzen. Irailean ikasketa berriekin hasiko zarete, gero unibertsitatea, gero lanera, gero... beno gero gerokoa.
Oraindik akordatzen naiz zuen lehenengo egunez Ikastolan. Batzuk negarrez, beste batzuk gurasoen atzetik ezkutatuta, baina denok jakim minez gauza berriak ikusteko eta ikasteko.
Lehengo negarrak oraingo poza bihurtu dira. Eta guretzat, irakasle guztiontzat, benetan poagarria da zuok guztiok hemen ikustea. Ibilbide arrakastatsu honetan zuok zarete aktore nagusiok, baina ezin duzue ahaztu zuon gurasoengandik izan duzuen laguntza. haiek ere meritu handia dute.
Eta Eukene eta Begoña, hainbat eta hainbat urtez zuek elikatzen.
Eta irakasleak. Badakit bakoitzak ititzi desberdinak izango dituzuela gutaz, eta batzuk zerreda beltzean izango gaituzuela. Baina guk gure partetik, ahalegin guztiak jarri ditugu zuek honaino heltzeko; eta aprobatxatu nahi dut egoera irakasle guztion izenean zuek guztiok zoriontzeko.
Espero dut aurrerantzean zuek Ikastolaz gogoratzea eta harro sentizea, eta handik edo hemendik ikusten gaituzuenean agurtzea.
Zorionak eta gora Deustuko Ikastola!!!
Oso hitzaldi hunkigarria, bai horixe
ResponderEliminarEzdakit maisu Anjelek irakurriko duen bloga baina benetan eskertzen dut berak irakurritako idazkia. Bai hunkigarria! Umek agian gaur ez dute oso kontutan hartuko bana hemen dago gerorako. Eskerrik asko maisu Anjel bene benetan.
ResponderEliminar