Joan den ostiralean, maiatzak 28, DBH4ko ikasleei agurra egin genien. Ia ia 200 lagun bildu ginen horretarako: 76 ikasle, 18 irakasle eta hortik gora, gurasoak. Lanean Begoña eta jantokiko begiraleak egon ziren. Ekitaldi hunkigarria izan zen, ikasleak agurtzeaz gain, jubilatu berri eta jubilatzear dauden andereñoak ere izan genituelako gure artean.
Jaia ikastolako patioan hasi zen, hantxe bildu ginen jantokian sartu baino ordu erdi lehenago eta agurren artean azkar heldu zen afarirako ordua. lasai afaldu genuen eta kafearen ondoren maisu Angelek oso hitz politak eskaini zizkien omenduei. Horren ostean azken urte honetako hiru tutoreak oholtzara igo eta orlak banan banan banatu zizkieten ikasleei.
Mikelek egindako Power Point batean ikasleen txikitako argazkia agertzen zen, ondoan nor izan zitekeen asmatzeko hiru izen zituela. Behin nor zen asmatuta, zuzendariak izena esan eta orlaren bila igotzen ziren ikasleak. Tutoreen eskutik jasotako orlaz gain txalo ugari jaso zituzten oholtzara igotzen zirenean.
Oso hunkigarria izan zen, benetan, argazkian ikusten genituen ume potxolo haiek, ia ia konturatu barik, zelan hasi zaizkigun konturatzea.
Banaketaren ondoren eurei eskainitako bertsoa abestu genuen Gabrielen gidaritzapean.
Eta hortxe amaitu zen ekitaldia; antolatzaileok abesti bilduma bat egin genuen gero kantu kantari ibiliko ginelakoan, baina gaztetxoak parrandarako irrikan zeuden eta guraso askok txikitako tutore eta irakasleak agurtu nahi zituzten, beraz, kantuak hurrengo baterako utzita amaitutzat eman genuen jaia. Gustura egon ginen eta nahi izan zutenek gero izan zuten jarraitzeko aukera.
Ikastolan sartu zireneko argazkiak aprobetxatuta orla berezia sortu dugu, hona hemen gure seme-alaben lehenengo ikasturte hartako orla:

El viernes pasado celebramos la despedida de ikastola de 4DBH. Cerca de 2oo personas entre irakasles, alunmos-as y familiares, además de Begoña y unas cuantas monitoras ayudandole con la cena.
Fue una ceremonia muy emotiva. Empezamos en el patio, recordando todas las horas que hemos pasado allí, viendo como jugaban y merendaban aquellos niños y niñas que ese mismo día iban a ser protagonistas.
La cena fué muy tranquila y a la hora del café, maisu Angel dedicó unas palabras muy bonitas a los protagonistas.
Los tutores de 4º fueron los encargados de repartir las orlas. Josu, el zuzendari, fué llamando de uno en uno a todos los alumnos/as para subir al escenario mientras se proyectaba en una pantalla la foto de cuando entraron en la ikastola con dos/tres años.
Después del reparto de orlas Gabriel nos dirigió cantando el bertso que les dedicamos a todos ellos y así acabamos la fiesta dentro de la ikastola.