
KALAKA SAIOA. Gogoratu derrigorrezkoa dela izena eman ondoren, ekintza honetan parte hartzea. Autobusa betetzen ez bada, ez da ikasketa bidaiarako dirurik jasoko. Zozketan joatea tokatu zaizuenok lehenbailehen ekarri baimena sinatuta.
KAMISETAK Kamisetekin lortzen den dirua otsailaren 26rako betiko zenbaki kontuan sartu.Nesken “L” neurriko kamisetak heltzear daude, jakinaraziko zaizue datozenean
AZOKA TXIKIA Ikasleek dirua lortzeko egingo duten azken ekintza “Azoka Txiki”-a izango da: etxean ditugun jostailu, liburu eta jokoak bilduko ditugu, beti ere egoera onean baldin badaude, eta ikastolako patioan merke-merke salduko ditugu
AZKEN GURASO BILERAN EMANDAKO ABISU BATZUK
Bidaiari buruz:
- Bidaiaren irteera ordua aldatu da, 16:00etan izango da Zorrotzaurreko bihurgunetik
- Otartekoa eraman behar dute bidaian afaltzeko
- Bidaia egiteko gurasoek baimena sinatu behar dute, NANaren fotokopia eta osasun txartelaren fotokopiarekin batera ekarri behar duzue ikastolara. Ikasle bakoitzak NAN orijinala aldean eraman beharko du.
- Azkeneko diru sarrera martxoaren amaieran egin beharko da, “fianzara”ko 30€ak ere bai.
- *”Almonsa Playa”, apartamentuetan egongo dira
Ikasturte amaierako afariari buruz:
- Maiatzaren 28an, ostirala, ikastolako jantokian egingo da. Bidaiaren ostean, izena emateko orria banatuko da.
- Ez bada “fianza”ko dirua bidaian erabili behar afarirako erabiliko da. Afarira ez datorrenak bankuko kontu zenbakia eman eta itzuliko diogu.
- 3 urteko geletan izandako tutoreak, eta aurtengo tutoreak, afarira etortzeko gonbidatuko dira. Besteren bat baletor, gonbidatuko genuke ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario