1994. urtean jaio ginenok orain DBH 4. mailan gaude eta aurten ikasketa bidaia egiteko unea heldu zaigu. Hemen prestaketarako berriak eta gorabeherak idatziko ditugu.

2010/02/06

Gurasoekiko bilera

Datorren asteazkenean, otsailak 10, bilera izango dugu arratsaldeko bostetan, ikastolan. Bertora batzordekideak eta Famiocio enpresako arduradunak etorriko dira bidaiaren inguruko azken berriak ematera: Kontuak zelan dauden, baldintzak, zeintzuk ekimen berri dauden dirua ateratzeko... Horretaz gain, laguntza eskatuko da antolakuntzan laguntzeko eta ardura batzuk hobeto banatzeko. Guraso guztientzako deia egin da eta asistentzia ona espero dugu gaiaren garrantzia kontuan hartuta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario