1994. urtean jaio ginenok orain DBH 4. mailan gaude eta aurten ikasketa bidaia egiteko unea heldu zaigu. Hemen prestaketarako berriak eta gorabeherak idatziko ditugu.

2010/02/18

Ikasketa bidaiako familientzako argibideak:


KALAKA SAIOA. Gogoratu derrigorrezkoa dela izena eman ondoren, ekintza honetan parte hartzea. Autobusa betetzen ez bada, ez da ikasketa bidaiarako dirurik jasoko. Zozketan joatea tokatu zaizuenok lehenbailehen ekarri baimena sinatuta.

KAMISETAK Kamisetekin lortzen den dirua otsailaren 26rako betiko zenbaki kontuan sartu.Nesken “L” neurriko kamisetak heltzear daude, jakinaraziko zaizue datozenean

AZOKA TXIKIA Ikasleek dirua lortzeko egingo duten azken ekintza “Azoka Txiki”-a izango da: etxean ditugun jostailu, liburu eta jokoak bilduko ditugu, beti ere egoera onean baldin badaude, eta ikastolako patioan merke-merke salduko ditugu


AZKEN GURASO BILERAN EMANDAKO ABISU BATZUK


Bidaiari buruz:

  • Bidaiaren irteera ordua aldatu da, 16:00etan izango da Zorrotzaurreko bihurgunetik
  • Otartekoa eraman behar dute bidaian afaltzeko
  • Bidaia egiteko gurasoek baimena sinatu behar dute, NANaren fotokopia eta osasun txartelaren fotokopiarekin batera ekarri behar duzue ikastolara. Ikasle bakoitzak NAN orijinala aldean eraman beharko du.
  • Azkeneko diru sarrera martxoaren amaieran egin beharko da, “fianzara”ko 30€ak ere bai.
  • *”Almonsa Playa”, apartamentuetan egongo dira

Ikasturte amaierako afariari buruz:

  • Maiatzaren 28an, ostirala, ikastolako jantokian egingo da. Bidaiaren ostean, izena emateko orria banatuko da.
  • Ez bada “fianza”ko dirua bidaian erabili behar afarirako erabiliko da. Afarira ez datorrenak bankuko kontu zenbakia eman eta itzuliko diogu.
  • 3 urteko geletan izandako tutoreak, eta aurtengo tutoreak, afarira etortzeko gonbidatuko dira. Besteren bat baletor, gonbidatuko genuke ere.

2010/02/12

ALMONSA PlAYA


Hona hemen Saloun egongo garen hotela, gehiago jakiteko klikatu hementxe behean:
Este va a ser nuestro hotel, si quereís más información pincha sobre el nombre:

2010/02/06

AGATE DEUNA


Otsailaren 4an, Agate Deunari abesten atera ginen Deustuko kaleetatik. Denak ezin izan ziren etorri eskolaz kanpoko ekintzak direla eta, baina egon ginenon artean berrehun eurotik gora atera genituen. Batzarrean erabaki zen bezala, kantatzera irten ginenon artean banatuko dugu jasotakoa. Argazki honetan baino nagusiago gaude orain, baina orduan bezain gogotsu ibili ginen!


El 4 de febrero, día de Santa Agueda, salimos a cantar como manda la tradición y recogimos más de 200 euros. No pudimos ir todos, porque había demasiado extraescolares: ingles, deporte... pero el grupo que nos animamos, lo hicimos muy bien ¡casi tan bien como cuando estabamos es 1º de primaria!
Si hay por ahí alguna foto de este año, ¡pasadla, mesedez!

Azken ekintzak

Joan den ostiralean, urtarrilak 29, txokolate jaia antolatu zuten 4Akoek. Arrakasta handia izan zuen jai honek, izan ere, oso eguraldi eskasa zegoen patioan jolasten egoteko eta ume txikien gurasoei primeran etorri zitzaien ekimena. Ehun ume baino gehiago bildu ziren jantokian DBHko ikasleen ardurapean: txokolatea banatu, tailerrak egin, altxorraren bila... guztira hirurehun eurotik gora atera zuten. Itsulapikoa betetzen doa, aurrera!

El pasado viernes, 29 de enero, les tocó el turno de "guateque" a 4A y organizaron una fiesta de chocolate. El mal tiempo colaboró para que la iniciativa fuera un éxito. Más de cien niños y niñas en el jantoki de ikastola tomando chocolate, haciento talleres, magia, ubscando el "tesoro"...
En total consiguieron mas de tresc¡entos euros para la hucha. ¡Animo! ¡si seguis así, os va a salir gratis el viaje!

Gurasoekiko bilera

Datorren asteazkenean, otsailak 10, bilera izango dugu arratsaldeko bostetan, ikastolan. Bertora batzordekideak eta Famiocio enpresako arduradunak etorriko dira bidaiaren inguruko azken berriak ematera: Kontuak zelan dauden, baldintzak, zeintzuk ekimen berri dauden dirua ateratzeko... Horretaz gain, laguntza eskatuko da antolakuntzan laguntzeko eta ardura batzuk hobeto banatzeko. Guraso guztientzako deia egin da eta asistentzia ona espero dugu gaiaren garrantzia kontuan hartuta.

SPA-Afaria




Egunotan, zozketa baterako txartelen salmentarekin hasi gara: bi lagunentzako SPA saioa eta afaria daude jokoan. Zozketa, datorren martxoaren 2an, arratsaldeko bostetan ikastolaren sarreran (tomatearen eskulturaren inguruan) egingo dugu, anima zaitezte eta etorri zozketaren lekuko izateko!!! Saridunek Albiako SPAn sasoian jarri ondoren, afari ederra gozatuko dute ZURIA jatetxean.


Banatutako orrietan irakurri duzuenez, txartelekin jasotako ditua BBKko honako zenbaki honetan sartu behar duzue: 2095-0113-10-91-1012027-4.
Onuradunak: Ernesto Igartua, Belen Mentxaka eta Ana Fernandez dira.
Diru sarrera egiten duzuenean, hauxe idatzi behar duzue: ikaslearen izen-abizena eta 2.zozketa eta mesedez, 2010ko otsailaren 26rako prest eduki.

Esta semana hemos empezado a vender las papeletas para el sorteo de una sesión de SPA y una cena para dos personas. El sorteo se celebrará el 2 de marzo alas cinco de la tarde en la entrada de la ikastola (zona del tomate). Animate y ven, a lo mejor te llevas tu mismo el premio.
El dinero que recaudeis con la venta de las papeletas deberá ser ingresado antes del 26 de febrero de 2010 en la cuenta : BBK 2095-0113-10-91-1012027-4. A nombre de Ernesto Igartua, Belen Mentxaka y Ana Fernandez, indicando el nombre/apellidos del alumno y la palabra 2ª rifa.

Diseinuzko kamisetak

Laster edukiko ditugu kamisetak prest eta hemen ikus dezakezue paparrean eramango duten marrazkia. Oso esanguratsua da gure artista gazteek sortutako irudia: tomatea, bide luzea... Zorionak asmatzaileei! eta segi bide horretatik, litekeena da hortxe izatea zuen etorkizuna!